Course Syllabus

TEORIAri dagokion programa

 

1. TELEBISTAKO NARRAZIOEN ARAUAK

1.1. Ikusentzunezko idazketaren ezaugarri orokorrak

1.2. Informazio ahozkotasuna

1.3. Testuaren antolaketa eta barne koherentzia

 

2. INFORMAZIOA BURUTZEKO PROZESUA

2.1.Perpausaren eta bere elementuen antolakera

2.2. Informazio iturrien erabilera eta atribuzioa telebistako idazketan

2.3 Telebistako notiziaren barne egitura

 

3. TELEBISTAKO INFORMAZIO GENEROAK

3.1. Notizia edo berria

3.2. Kronika

3.3. Erreportaia

3.4. Elkarrizketa

 

4. TELEBISTAKO INFORMAZIOAREN AURKEZPENA ETA AHOZKO ADIERAZTEA

4.1. Lokuzioa

4.2. Gertaera izan den tokian eginiko aurkezpena eta platoan egina.

4.3. Zuzeneko emanaldiak

 

5. TELEBISTAKO INFORMAZIO SAIOAK

5.1. Informazio saioen tipologia

5.2. Albistegiak

5.3. Albistegi nagusiak

5.4. Idazgelaren antolakera eta funtzionamendua

 

6. TELEBISTAKO KAZETARITZA DIGITALA

6.1. Kazetariaren lanak dakartzan inplikazioak

6.2. Bideokazetaritzaren sustatzea

 

PRATIKAK EGITEKO PROGRAMA

 

1.- Notizia bateko sarreratxoa idatzi, telebistako informazio saio baterako izanen dena. Notizia, irakasleak emandako gaiaren ingurukoa izanen da.

2.- Telebistako albiste baten idazketa eta burutzea -Nafar exklabeen gainekoa (Ezkarai, Eskiula, Akize, Naiara, Nabarrotze, Bizkarrotze, Bokale Zaharra, Ballarta, Selaya, Miranda, Bilbao, Oska, Mutriku...)- Irudiak eraman behar ditu berriak, baita grafismoa ere. Luzeen jota 5 minutuko informazio erreportaia lez aurkeztu behar da. Bikoteka egiteko ikaslana da, elkarri laguntza emanez. Kredituetan bi ikasleen izenak agertu behar dira amaieran, bata erreportaria izanik eta bestea laguntzailea (rolak aldatuz burutzen dira bi lanak). Kredituetan ezin da agertu irakasgaiaren izena edo EHUren logoa edo aipamena. Exklabe guztiak bideoblog batean jarriko ditugu. Bi aste dituzue ikasle bakoitzak exklabe diferente bat aukeratzeko. Irakasleari esango diozue herriaren izena eta nor ukanen duzuen laguntzaile.

3.- Informazio elkarrizketa ikusentzunezko baten burutzea eta argitaratzea.

- Idazlana hiru albistegiren egitura gonbaratuz

4.- Ezagueren bereganatzea eta ulertzea. Test tankerakoa

 

 

ARGIBIDEAK

 

Jarraituzko ebaluazioa (10 puntu). Irakasgaia gainditzeko 5eko kalifikazioa eskuratu behar, lau ikaslanei datxezkien kalifikazioen bataz-bestekoa izanik. Lau ikaslan dira, bakoitzak %25eko balioa duelarik. Nahiz eta ikaslan bat edo bi suspenditurik eduki, posible da aprobatzea baldin eta bataz-bestekoa 5etik gorakoa bada.

 

Course Summary:

Date Details Due